XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen gizaki euskaldunak

Homo sapiens-sapiens dira Cro-Magnon gizon-emakumeak.

Gizaki mota honengandik gatoz munduko gizon-emakumeak.

Baita euskaldunak ere.

Gogoratzen al dituzu zeintzuk ziren bere bereizgarri nagusiak?

Lehen euskaldun hauen aztarnak Euskal Herriko lurralde guztietan aurkitzen dira:

* Araba: Zubialdeko kobazuloa, Gorbea menditik gertu.

* Bizkaia: Santimamineko kobazuloa...

* Gipuzkoan: Ekain...

* Iparraldea: Isturitz...

* Nafarroa: Alkerdi...

Kobazulo hauek eta beste asko dira lehen euskaldun hauen bizilekuak.

Euskal Herriko mapa batean koka itzazu horiek eta zuk aurkitu dituzun beste kobazuloetako izenak.

Zergatik ez duzue txango edo ibilaldi bat antolatzen, irakaslearen laguntzaz?